XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak gehiago pentsatu gabe, baina emaztearen gogoz kontra, bidaia prestatu zuen.

Luixito seme bihotzekoa erraz komentzitu zuen; nahikoa izan zen beste azpijoko eta erregaloz gain han bi lehengusu ttiki zituela esatea, Luixito kontent eta joateko irrika bizian jartzeko.

Eta emazteak berriz ere, bakearen izenean, Ave Maria.

Hegazkinak, azkar eta guzti, makina bat ordu behar izan zituen Luixa eta Luixito gaixoak beren onetatik ateratzeko adina bai behintzat Afrikaren bihotz erdian dagoen Zairera iristen.

Hura kakalarria, pista estu ziztrin hartan lur hartzeko tenorean!

Traste hartatik jaitsi bezain laster ahaztu zituzten, ordea, hegaldiko estuasun eta asperraldi guztiak, hantxe bai baitzeuzkaten, zain eta tink, bi misiolari eta bi indigena beltz horzgabetuak.

Primeran igaro zituzten lehen egunak paraje haietan, zer kontatu franko ere bazen-eta.

Luixak ere, bere koinata berriaren izaera ireki eta erraza zela medio, aurki ahantzi zituen beldur eta erreparoak, egonaldi hari atsegin berezi bat hartuz.

Luixito, berriz, oraindik kontent eta gustorago zebilen bere bi lehengusu beltzekin (...).